Sadek Dolby Atmos sistema ezarri du Donostiako Príncipe zinemetan

Alde Zaharreko zinemetako zazpigarren aretoa Euskadiko lehena izango da soinu teknologia berri hori izaten

Principe zineetako aretoak

Sade taldeak Donostiako Príncipe zinemetako zazpigarren aretoan Dolby Atmos soinu sistema ipini du, eta, horrela, Euskadiko lehena izango da teknologia berri hori izaten. Sistema hori zinean 2012. urtean erabiltzen hasi zen: Hollywoodeko estudio nagusiek, Oscar saria irabazi duten 14 zuzendarik eta 27 soinu nahaslek erabili dute.


Sistema berritzaileak potentzia handia du eta audio zirraragarria dauka. Horretarako, zineetako soinuan pisuzko bi kontzeptu sartu ditu: audio objektuak eta sabaiko bozgorailuak. Horrela, soinu-bandak entzuteko eta sortzeko era guztiz aldatzea lortzen du.


Bestalde,  Sadek Príncipeko eta Antiguo Berriko beste areto batzuen soinu sistema ere eguneratu du (Dolby 7.1), eta proiekzio digitalak egiteko makinak berritu ditu. Beste aldaketa batzuk ere egin ditu, besteak beste: seinaleztapenak, klimatizazio, argia eta Principeko besaulkiak. 
 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara