Zabalik dago Zineuskadi elkartearen 2016ko laguntza deialdia

Euskal ikus-entzunezko sektoreari laguntza emateko helburu duen Zineuskadi elkarteak 2016ko laguntza deialdia zabaldu du maiatzaren 6ra arte.

Deialdi honen helburua 2016ko ekitaldian fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sorkuntzazko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako diru laguntzak ematea da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko areto komertzialetan 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutako lanak izango dira hautagai eta ikus-entzunezko ekoizpen-etxe independente gisa inskribatuta egon beharko dute.
  • Laguntzaren zenbatekoa, gehienez, 150.000€-koa izango da, eta zenbateko osoaren % 30 euskaraz filmatutako ekoizpenenen artean banatuko dute.
  • Eskaerak bidaltzeko epea maiatzaren 6an amaituko da. 

Oinarriak eta eskaera orriak Zineuskadiren web orrian aurki daitezke.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara