Zinegoak LGTBI zinema jaialdia Golem Alhondiga zine-aretoan ikusgai

Otsailaren 19tik, asteartea, otsailaren 24ra, igandea, Bilboko zinema aretoak sail nagusiko dozena bat fikziozko film eta dokumental proiektatuko ditu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Datorren astelehenean, otsailaren 18an, emango zaio hasiera Zinegoak Bilboko LGTBI zinema jaialdiari Arriaga Antzokian. Datorren martxoaren 3ra arte luzatuko da jaialdia Bizkaiko hiriburuko hainbat egoitzatan. 

Golem Alhóndiga zinema izango da egoitzetako bat, otsailaren 19tik 24ra, eta sail nagusiko dozena bat fikziozko film eta dokumental proiektatuko ditu. Sarrerak salgai daude jada, 4 eurotan astelehenetik asteazkenera, eta 5 eurotan ostegunetik igandera. Sei saioko bonoak ere eros daitezke, 20 euroko prezioan. 

Sarrerak Golem zine-aretoko webgunean eskura daitezke, eta programazioa Zinegoak jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara