Zineuskadik eta Zinemaldiak euskal zinema nazioartean hedatzen lagunduko dute
Europa Creativa Media Euskadi programarekin elkarlanean, internazionalizatzeko asmoa duten proiektuei bideratutako aholkularitza antolatu dute.
Zineuskadik eta Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadi programarekin elkarlanean, nazioartean hedatzeko asmoa duten proiektuei bideratutako aholkularitza antolatu dute.
Ekimen hori euskal proiektuen internazionalizaziora eta Europako finantzazio lortzera zuzenda dago. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordetzak ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko burutzen dituen politiken barne dago egitasmoa, prentsa-ohar batean jakinarazi dutenez.
Gainera, aditzera eman dute programan parte hartzeko aukeratutako proiektuek -gehienez sei- aholkularitza profesional pertsonalizatua jasoko dutela, nazioartean bazkideak eta finantzaketa lortze aldera.
Horrez gain, V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, Donostiako Zinemaldian, parte hartzeko aukera izango dute.
Programan izena-emateko epea maiatzaren 26an amaituko da.
Iturria: Diariovasco.com