Zineuskadik euskarazko estreinaldiak sustatuko ditu

Zinema euskaraz programaren bidez, euskarazko filmen estreinaldiak bultzatzeko lehenengo laguntza deialdia luzatu dute.

Zinema euskaraz

Zineuskadik aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen estreinaldiak bultzatzeko lehenengo laguntza deialdia luzatu du, Zinema euskaraz programaren barruan. Laguntza ikus-entzunezko sektorearekin lotutako edozein enpresak, profesionalek edo elkartek jaso dezake. Proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzak ezingo du gastuen %100a gainditu eta euskarara bikoiztu edo azpititulatu diren bertsioen promoziorako gehienez 5.000 € bideratuko dira.


Lehenengo laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko azkeneko eguna 2016ko martxoaren 31a da, eta ebazpena, beranduenez, apirilaren 8rako emango da. Ondoren, beste hiru deialdi luzatuko dira maiatzean, abuztuan eta azaroan. Eskaerarekin batera deialdiko eranskinetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Ondoren, balorazio-batzordeak aztertuko du.


Eskaera Zineuskadiko bulegoetara bidali daiteke, Donostiako Tabakalera eraikinera, edota posta elektroniko bidez -info@zineuskadi.eu-.

Iturria: Zineuskadi

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara