‘Zipi eta Zape eta kapitainaren irla’ euskaraz aurrestreinatuko da datorren uztailaren 21ean

Lehenengo emanaldia Donostiako Printzipe zinemetan ikusiko da eta areto komertzialetako estreinaldia uztailaren 29rako dago aurreikusia

Zipi eta Zape eta kapitainaren irla euskarazko bertsioan dator gure pantailetara Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadi ikus-entzunezko sektoreko Plataforma Publikoaren bitartez, Donostiako Zinemaldiarekin, EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartearekin eta EITBrekin egindako kolaborazioari esker. 

Donostiako Printzipe Zinemak Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filmaren aurrestreinaldia emango du. Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bitartez, Zinemaldiak, EZAEk eta EITBk indarrak batu dituzte haurrei zuzenduriko Estatu mailako filmik garrantzitsuena euskaraz proiektatzeko. Horrela, euskal herritarrek balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen, zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sortaz gozatu ahal izango dute. 

Zipi eta Zape eta kapitainaren irla urte honetan Zineuskadi programak euskarara itzulitako zazpigarren filma da Phanton Boy, Iparraldeko Norman, Egun Handia pelikula frantsesa (Le Grand Jour), Oker, Albert eta Tximinoen Erresumarekin batera. 

Aurrestreinaldian Oskar Santos, filmaren zuzendaria eta Zipi eta Zape protagonistak, hau da, Teo Planell eta Toni Gomez gazteak izango dira. Hitzordua uztailaren 21ean arratsaldeko 18:30etan izango da, eta aurrestreinaldira joan nahi duen orok Hiru3 Komunitatean sartu eta argibideak jarraitu beharko ditu.  

Horretarako, sei eguneko epea ezarri da, uztailaren 14tik hasi eta hilaren 20raino. Egun horretan bertan web orrialdean zerrenda bat argitaratuko da irabazleen izenekin. Gonbidapenak aurrestreinaldiko egunean bertan jaso beharko dira Printzipe Zineko leihatilan. 

Filma
Zipi eta Zaperen film berrian Teo Planell eta Toni Gomez gazteak eta Elena Anaya dira protagonista. MOD Produccionesen, Zeta Cinemaren, Atresmedia Cineren eta Kowalski Filmsen ekoizpena da. Ekoizpen exekutiboa Fernando Bovairarena da (MOD) eta Atresmedia eta Movistar Plus ere parte hartzaileak dira.  

Zuzendariak aurreratu du, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla lehenengo filmaren garapena dela, baina istorio erabat ezberdinarekin. “Abentura berriak, pertsonaia berriak, herritar berriak eta desafio berriak biltzen ditu. Filmean zehar guraso eta seme-alaben arteko rolen inguruan hausnartzen da”.  

Sinopsia 
Iritsi dira eguberriak eta Zipik eta Zapek bazterrak nahastu dituzte berriro. Baina oraingo honetan bihurrikeria hain da handia, oporrik gabe zigortu dituztela eta gurasoekin itsasontzian aspergarria dirudien bidaia bat egitera derrigortu. Euren ezusterako, irla ikusgarri eta urrun batera doaz. Ekaitz gogorraren ondorioz, behartuak daude Pam andereño bitxiaren luxuzko etxean babestera. Bertan, familiarik gabeko haurrek araurik gabeko paradisuaz gozatzen dute. Flequi, Maqui eta Pipi, lagun berriek lagunduta, euren gurasoen gau erdiko bat-bateko desagerpenak, irlak eta bertako biztanleek ezkutatzen duten sekretuarekin zerikusia dutela konturatzen dira.  

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara