‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abian da
2015-11-20
Joan den azaroaren 9an, Kultura Helburua egitasmoaren barne aurkeztu zen Bidaiariak zinera kanpaina martxan jarri da gaur. Kanpainaren helburuak ikusleak zinema aretoetara erakartzea eta euskal zein europar zinema-sektorea bultzatzea dira.
Horregatik, Bidaiariak zinera egitasmoak euskarazko filmak, euskal produkzioak eta europar pelikulak sustatuko ditu, lehentasun maila horretan. Ekimenak bidaiaren metafora hartzen du oinarri; izan ere, film bakoitzak esperientzia, kultura eta egoera ezberdinetara darama ikuslea; hau da, barne bidaia aberasgarria dakar zinemak.
Gainera, kanpainak ikusleak erakarri nahi ditu zine-aretoetara, hauek baitira pelikulez gozatzeko eta sektoreari bultzada emateko espazio egokiena. Horrela, zinetako leihatiletara bertaratzen direnek 2 euroko beherapena izango dute promozioaren barne dauden filmetan.