Euskal zinema aretoek haur eta gaztetxoei zuzendutako bost film estreinatuko dituzte euskaraz
16 Abu 2017
EZAE elkarteko zinema aretoek animaziozko bost film estreinatuko dituzte irailetik abendura Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker. Haur eta gaztetxoei zuzendutako pelikula horiek prezio murriztua izango dute.
Gure aretoetara iritsiko den lehen filma Ninjago Lego Pelikula izango da, La Lego Película arrakastatsuaren bigarren zatia, irailaren 22an. Urriaren 12an, haurrek ikusteko irrikan dauden Hurrak eta lapurrak 2 estreinatuko dugu, eta urriaren 22an Frantziatik datorkigun eta tigrea dela uste duen pinguino baten istorio dibertigarria kontatzen duen pelikularen txanda izango da:The Jungle Bunch. Azaroaren 24an, Paddington hartzatxoa zinemara bueltatuko da Paddington 2 fimarekin, eta abenduan, Euskadiko haur eta gazteek Turkiako animazioaz gozatuko dute lehorteak animalia talde batean duen eragina islatzen duen Sagu eta Pagu film barregarriarekin.