XII. EZAE saria: ‘Los domingos’
Alauda Ruiz de Azúa zuzendari eta gidoilariak, ‘Los domingos’ filmeko lantaldearekin batera (Nahikari Ipiña, Sandra Hermida, Marisa Fernández Armenteros eta Manuel Calvo), XII. EZAE Saria jaso du euskal zinemaren gala handian, Zinemaldiaren baitan, azken urtean ikusle gehien bildu dituen euskal filma baita.
2026-09-24

Alauda Ruiz de Azúak zuzendutako filma Euskadiko zinema-aretoetan ikusle gehien izan dituen euskal filma izan da, 110.000 ikuslerekin; merezimendu horri, gainera, duen kalitate zinematografikoa gehitu behar zaio. Filmaren arrakasta funtsezkoa izan da EAEko leihatilako datuak sendotzeko, beste film batzuekin batera, hala nola ‘Maspalomas’, ‘Un funeral de locos’, ‘El casoplón’, ‘Altas capacidades’, ‘Gaua’, ‘Karmele’ eta ‘Los aitas’.