FANT 2017: Astebete zinema fantastikoaz gozatzeko Bizkaiko hiriburuan
5 Mai 2017
Eduardo Casanova aktore eta zuzendari gaztearen 'Pieles' filmarekin abiatuko da astebetez genero zinemaren erakusleiho izango den FANT 2017 jaialdia. Bilboko zinemaldiak inoiz baino euskal zinemagile gehiago izango ditu aurtengoan: Sail Nagusian Roberto San Sebastianen 'La noche del virgen' eta Haritz Zubillagaren 'El ataúd de cristal' aurkeztuko dira; FANT LABURREAN sailean, 21 film laburretik, 11 euskal ekoizpen egongo dira, horietako asko emakumeek zuzenduak; eta jaialdiak ematen dituen sarien artean, bilbotarrek leku berezia izango dute: Terele Pávezek eta Pedro Riverok Ohorezko FANT sariak jasoko dituzte.
Sail Nagusiko 16 pelikulez eta hogeina film laburrez gain, Panorama Fantastikoa doako sekzioak ekoizpen ausart eta independienteak eskainiko ditu, eta FANT Maisuak sailak erreferente diren Brian de Palmaren eta Chicho Ibáñez Serradorren ezinbesteko filmak berreskuratuko ditu. Proiekzio gehienak, doakoak barne, Golem Alhóndiga zinema aretoan izango dira.