Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoak %27 ikusle gehiago batu ditu

Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da aurtengo Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, 4.167 pertsona gerturatu baitira Golem Alhóndiga aretoetara maiatzaren 7tik 12ra eskaini diren 80 film eta laburmetraiak ikustera. Sail Ofizialean kalitate handiko mundu osoko 14 lan aurkeztu dira, eta 'El eslabón podrido' pelikula argentinarra izan da, epaimahaiaren ustetan, guztietan onena. Atal nagusiaz gain, beste sekzio ugariz gozatzeko aukera izan dute jaialdira

16 Mai 2016

Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da aurtengo Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, 4.167 pertsona gerturatu baitira Golem Alhóndiga aretoetara maiatzaren 7tik 12ra eskaini diren 80 film eta laburmetraiak ikustera.

Sail Ofizialean kalitate handiko mundu osoko 14 lan aurkeztu dira, eta 'El eslabón podrido' pelikula argentinarra izan da, epaimahaiaren ustetan, guztietan onena. Atal nagusiaz gain, beste sekzio ugariz gozatzeko aukera izan dute jaialdira bertaratu direnek. Horien artean, beldurrezko zineman eta fantastikoan espezializatutako 'La aventura audiovisual' banatzailearen hainbat obra proiektatu dira, baita 'Hammer Films' ekoiztetxearen beldurrezko klasikoak ere.

Era berean, film labur ugari aurkeztu dira eta nazioarteko lanak zein euskal laburmetraiak ikusi ahal izan ditugu. 'Apolo 81' espainiako film laburrak Publikoaren Saria eskuratu du.

Iturria: Fant Bilbao eta El correo