Getxo Zinemak Proyecta Sarien Brontzezko Pantaila eskuratu du
22 Eka 2016
Areto enpresaren barne dagoen eta sei pantaila dituen Getxo Zinemak aretoak lorpen handia eskuratu du estatu mailan. Bizkaiko aretoaren bezeroek programazioaren eta emandako zerbitzuaren kalitatea bozkatu dute, eta emaitza oso positiboa izan da. EZAE elkartearen partaide den Getxo Zinemak Proyecta Sari ospetsuen Brontzezko Pantaila eskuratu du, Cornellako Cinemes Full ikaragarri handiaren eta Madrilgo Renoir Plaza España famatuen atzetik. Dudarik gabe, EZAE elkartearen bazkide guztiei asko pozten gaituen lorpen itzela.
Zinema marketinga saritzen duten Proyecta Sariek kamera aurrean egon gabe zinemagintzan garrantzitsuak diren profesionalei esker ona adierazteko sortu ziren. Industriaren lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko lanean diarduten profesional horien artean dago zinema aretoen sektorea, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Pantaila sariak jasotzen dituena. Sari banaketaren antolatzaile dira ESCAC eta Working at Weekend agentzia, eta Movistar +, Eclair-Ymagis, Proyecson-CinemaNext, ComScore, Tramacolor imprimategia eta Fotogramas aldiazkariaren babesa dute.
Informazio gehiago: Premios Proyecta