‘Harri zopa’ haurrentzako filma Gasteizko Florida zineman, Bilboko Golemen eta Donostiako Principen ikusiko dugu

Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Edota, nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Zinemaren hontzak xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu. Hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko lotura egingo duen pertsonaia.

23 Mar 2017

Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Edota, nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik?

Zinemaren hontzak xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu. Hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko lotura egingo duen pertsonaia. Guztira, 40 minutu inguruko iraupena du film laburrak.

Harri Zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin pelikula bildumak ondorengo istorioak jaso ditu: Ardiak zenbatzera, Janztearen abentura, Eskularrua, Harri zopa eta Gailetaren ihesaldia.

Zineuskadiko webgunean filmarekin erlazionaturiko jolas pedagogikoak deskarga daitezke.