Istorio onenak bizitzeko lekua gara.
Zinemak batzen gaitu, eta filmak pantaila handian gotzatzeko nahiak.
EZAEko kideok konpromiso sendoa dugu kulturarekin eta gure herriekin.
Ez ditugu filmak bakarrik proiektatzen: elkartzeko, hunkitzeko, hausnartzeko eta gozatzeko espazioak sortzen ditugu.
Egunero lan egiten dugu gure zinemei bizia emateko eta istorio bakoitzak bere publikoa aurki dezan laguntzeko.
ZINEMARI ONDOEN EGOKITZEN ZAION FORMATUA
Argi daukagu: aretoak dira zinemaz gozatzeko leku onena. Besaulkian eroso, iluntasunean, distrakziorik gabe, bete-betean murgiltzen gara kontakizunean.
Horregatik, pantaila anitzek inguratuta bizi garen garai honetan ere, gure zinemak zaintzen jarraitzen dugu, egungo tenplu kulturalak balira bezala.
ELKARREKIN INDARTSUAK GARA
Euskadiko zine-aretoak sarean lan egiten dugu: ahaleginak, kanpainak eta estrategiak partekatzen ditugu, aisialdiaren eta tokiko kulturaren zutabe izaten jarraitzeko.
BETI KULTURAREN ETA ANIZTASUNAREN ALDE
Uste dugu kultura eta aniztasuna eskutik joan behar direla mundu hobea inspiratzeko. Horregatik, eraldatzen duten istorioei lekua egiten diegu, eta euskarazko zinema, europarra zein egile-zinema babesten ditugu.
Zineuskadirekin elkarlanean.
Euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzen duen Zineuskadi elkartearekin batera, ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzen dugu eta aretoetara publiko berriak gerturatzen ditugu. Elkarlanean ari gara euskarazko zinema eta europar ekoizpenak ikusgarri egiteko.
Aretoetan, zinema beti handi