Joan Fontaine aktorearen zinema zikloa Golem Alhóndiga aretoan
17 Mai 2017
Ziklo honekin emakumeak zineman izan duen paperari omenalda egin nahi dio Zinematekak, Hollywoodeko star-systemak eman duen aktorerik nabarmenetako baten bitartez, eta aldi berean bere jaiotzaren mendeurrena ospatuz. Oscar sari bat irabazi zuen Suspicion ('Sospecha') filmeko protagonista gisa, suspensearen maisuarekin beste behin lan egin zuen 'Rebecca' maisulanean, Alfred Hitchcocken lehen pelikula Estatu Batuetan. Hollywoodeko urrezko aroko zuzendari onenekin lan egin zuen: Max Ophülsen aginduetara Letter from an Unknown Woman ('Carta de una desconocida') eta Fritz Lang zinemagilearekin Beyond a reasonable doubt ('Más allá de la duda'), besteak beste.
Egitaraua
– 'Mujeres' (The women) – Maitzak 17, 17:00
– 'Rebecca' – Maiatzak 17, 19:30
– 'Sospecha' (Suspicion) – Maitzak 24, 17:00
– 'Jane Eyre' – Maiatzak 24, 19:00
– 'Carta de una desconocida' (Letter from an Unknown Woman) – Maiatzak 31, 17:00
– 'Una isla al sol' (Island in the sun) -Maiatzak 31, 19:00
– 'Más allá de la duda' (Beyond a reasonable doubt) – Ekainak 7, 17:00
– 'Suave es la noche' (Tender is the night) – Ekainak 7, 19:00