Kresala zineklubaren programazio berriak klasikoak eta aurkikuntzak izango ditu
5 Api 2017
Autore-zinemaren zaleek hitzordua dute bi astelehenean behin Donostiako Trueba zineman, 19:30ean. 1972tik, Estatuko bigarren zineklub zaharrena den Kresalak zinema-kritikariak, zinemagileak eta adituak gonbidatzen ditu programatutako film luze eta laburrak jendaurrean aurkeztera eta, proiekzioaren ondoren, tertulian aritzera.
Programazio berri honetan, Kresala taldea osatzen duten zinema-zaleek bi klasiko handirekin ireki eta itxiko dute denboraldi berria: Stanley Kubrick-en '2001, una odisea del espacio' (1968) eta John Ford-en '¡Qué verde era mi valle!' (1941). Bi maisulan horien artean, apustu interesgarriak eta, seguru asko, zinema munduan etorkizun handia izango duten zinemagileak eta ekoizpenak.
Egitaraua
Apirilak 10 – '2001, una odisea del espacio' (Stanley Kubrick, 1968)
Gonbidatua: Víctor Iriarte, Tabakalerako ikusentzunezko programazioaren arduraduna.
Apirilak 24 – 'El hombre que quiso ser segundo' (Ramón Alós, 2014)
Gonbidatua: Ramón Alós, filmaren zuzendaria.
Maiatzak 15 – 'La región salvaje' (Amat Escalante, 2016)
Gonbidatua: Begoña del Teso, zinema-kritikaria.
Maiatzak 22 – FILM LABURRA + LUZEA: 'Adri' (Estibalitz Urresola, 2013) + 'Bella y perdida' (Pietro Marcello, 2015)
Gonbidatua: Estibalitz Urresola, film laburraren zuzendaria.
Maiatzak 29 – '¡Qué verde era mi valle!' (John Ford, 1941)
Gonbidatua: Diego Soto, zinema-gidoilaria eta TCM telebista-katearen komunikazio arduraduna.
Saio bakoitzaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko, Kresalaren web-orria kontsultatu.