‘La infiltrada’ filmak jasoko du XI. EZAE Saria!

‘La infiltrada’ filmak XI. EZAE Saria jasoko du Zinemaldian, euskal zinemaren galan, azken urteko euskal film arrakastatsuena izan delako zinema-aretoetan. Arantxa Echevarriak zuzendutako filma izan da Euskadiko zineetan sarrera gehien saldu dituen euskal lana; hain zuzen, 130.000 ikusle bildu ditu. Gainera, filmaren kalitatea ere nabarmentzekoa da. Hala, pelikularen arrakasta funtsezkoa izan da Euskadiko zineetara ikusleak

3 Ira 2025

‘La infiltrada’ filmak XI. EZAE Saria jasoko du Zinemaldian, euskal zinemaren galan, azken urteko euskal film arrakastatsuena izan delako zinema-aretoetan.

Arantxa Echevarriak zuzendutako filma izan da Euskadiko zineetan sarrera gehien saldu dituen euskal lana; hain zuzen, 130.000 ikusle bildu ditu. Gainera, filmaren kalitatea ere nabarmentzekoa da. Hala, pelikularen arrakasta funtsezkoa izan da Euskadiko zineetara ikusleak erakatzeko, “Marco”, “Un funeral de locos” eta “Los aitas” bezalako beste zinta batzuekin batera.