‘Los domingos’ filmak XII. EZAE saria jaso du
Alauda Ruiz de Azúa zuzendari eta gidoilariak, ‘Los domingos’ filmeko lantaldearekin batera, XII. EZAE Saria jaso du euskal zinemaren gala handian, Zinemaldiaren baitan, azken urtean ikusle gehien bildu dituen euskal filma baita.
2026-09-23

Baina beste 5 sari ere banatu ziren.
🏆 Zinemira Saria — Jose Ramon Soroiz
🎬 Euskadiko Filmategiaren Saria — Ana Díez
✍️ GIDOI + SGAE Saria, Euskal Herriko gidoilari onenari — Alauda Ruiz de Azúa
✨ EAB Distira Saria — Aitziber Garmendia
🌱 EITB Egile Berriak Saria — Alberto Gastesi
Hemendik, gure zorionik beroena helarazi nahi diegu saritutako pertsona guztiei, eta eskerrak eman nahi dizkiegu gala hau posible egin duten guztiei.
Lan bikaina! 🎬🧡