‘Los domingos’ filmak XII. EZAE Saria jasoko du
‘Los domingos’ filmak XII. EZAE Saria jasoko du Zinemaldiko euskal zinemaren gala handian. Ekitaldia hilaren 22an egingo da, @sansebastianfes jaialdiaren barruan. Une oso berezia izango da!
2026-09-14
‘Los domingos’ filmak XII. EZAE Saria jasoko du Zinemaldiko euskal zinemaren gala handian. Ekitaldia hilaren 22an egingo da, @sansebastianfes jaialdiaren barruan. Une oso berezia izango da!
Alauda Ruiz de Azúak zuzendutako filma Euskadiko zinema-aretoetan ikusle gehien izan dituen euskal filma izan da, 110.000 ikuslerekin; merezimendu horri, gainera, duen kalitate zinematografikoa gehitu behar zaio. Filmaren arrakasta funtsezkoa izan da EAEko leihatilako datuak sendotzeko, beste film batzuekin batera, hala nola ‘Maspalomas’, ‘Un funeral de locos’, ‘El casoplón’, ‘Altas capacidades’, ‘Gaua’, ‘Karmele’ eta ‘Los aitas’.