Maspalomasen proiekzio bereziak solasaldiarekin
26 Ira 2025
Gaur gure aretoetan estreinatuko da ‘Maspalomas’, Aitor Arregi eta José Mari Goenagaren film berria. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu berri da, arrakasta handiz, eta bertan Urrezko Maskorra lortzeko lehiatzen ari da.
Filmean parte hartu duen lantaldearekin batera hainbat pase berezi egingo ditugu Gipuzkoako zenbait herritan, eta emanaldi bakoitzaren ostean solasaldi bat izango da. Hona hemen datak:
– Irailak 26: Niessen (Errenteria) – 19:30
– Irailak 28: Golem (Bilbo) – 17:00
– Irailak 28: Florida (Gasteiz) – 19:30
– Irailak 29: Zugaza (Durango) – 18:00
– Irailak 29: Modelo (Zarautz) – 19:30
– Irailak 30: Areria (Lazkao) – 19:00
– Urriak 2: Cines Príncipe (Donostia) – 19:00
– Urriak 13: Oñati – 19:30
Ez galdu, urteko euskal estreinaldi handienetako bat da!