Bidaiariak, zinemara!, euskal eta europar zinemaz gozatzeko kanpaina
Bidaiariak, zinemara! Eserlekua hartu eta bidaia zirraragarri batez gozatu euskal eta europar zinema onenarekin. Kanpaina honi esker, 2 euroko deskontua izango dugu hautatutako filmetan, sarrera lehiatilan erosita.
Hauek dira hurrengo asteetan promozioan egongo diren filmak. Zerrenda estreinaldien egutegiaren arabera eguneratuko dugu (Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu zure zinemaren karteldegia):
- Martxoak 27: ‘Altas capacidades’
- Apirilak 1: La Grazia
- Apirilak 10: La buena hija
- Apirilak 17: El chico de los pantalones rosas
- Apirilak 24: Kraken: el libro negro de las horas
- Apirilak 30: La isla de Amrum
- Maiatzak 8: Recreación de un asesinato
- Maiatzak 15: Un hijo
- Maiatzak 22: Asesinato en la 3ª planta
- Maiatzak 29: Corredora
- Ekainak 5: Cada día nace un listo
- Ekainak 12: Pioneras: solo querían jugar
- Ekainak 19: El placer es mío
- Ekainak 26: Viaje al país de los blancos
- Uztailak 3: Cosas que no olvidaré
- Uztailak 10: Haciendo amigos
- Uztailak 17: Ni contigo ni sin mí
- Uztailak 24: Tres de más
- Uztailak 31: La última ronda en Venecia
- Abuztuak 7: El síndrome Rembrandt
- Abuztuak 14: Marsupilami
- Abuztuak 21: El coro de Praga
- Abuztuak 28: El ser querido
Aurtengo edizioan, EZAEko zazpi bazkidek bat egin dute kanpainarekin; hau da, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 15 zinema-areto eta 76 pantaila. Zehazki, honako areto hauek parte hartuko dute: Donostiako Sade taldeko hiru zinemak (Príncipe, Antiguo Berri eta Trueba); Aretoko biak (Zugaza Durango eta Getxo Zinemak); Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida Zinemak; Errenteriako Niessen Zinemak; eta Hirutek sareko aretoak: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti, Villabonako Gurea Antzokia, Oñatiko zinema eta Lazkaoko Areria.
Aprobetxatu kanpaina eta gozatu zinema pantaila handian!