[Promozioa amaitu da]
ZINEUSKADI eta EZAE elkarteen lankidetzaren barruan, martxan jarri dute EZAE BONOA promozio kanpaina, 2015 urtean zehar. Helburua ikus-entzunezko kontsumoa sustatzea izan da, Euskadiko zinema aretoetara jendea joatea estimulatzeko asmoz.
Kanpainan, EZAEko bazkideen zinema aretoen sarreretan deskontu zuzenak egin dira. EZAE BONOA, 20 eurotan, bost sarreren truke eskura zitezkeen txartelak dira; horien bidez, Europan edota euskaraz eginiko zinea sustatu nahi izan da. 2015eko otsailaren 27 eta uztailaren 31 bitartean 5.000 bono banatu dira.
Kanpaina honetan parte hartu duten zine aretoen zerrenda:
- Cine Príncipe (Donostia)
- Cine Antiguo Berri (Donostia)
- Cine Trueba (Donostia)
- Cine Golem Alhóndiga (Bilbao)
- Getxo Zinemak (Getxo)
- Gran Cinema Zugaza (Durango)
- Cine Coliseo (Eibar)
- Zornotza Aretoa (Amorebieta)
- Usurbe Antzokia (Beasain)
- Florida (Gasteiz)
- Circuito Coliseo (Bilbao)