Zinemazale berriak

EZAEk, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, “Zinemazale Berriak” programa jarri du abian, zinema-aretoetan publiko berriak sar daitezen sustatzeko. Guztira, 18 euskal zinemak hartuko dute parte ekimen honetan, gehienak EZAEren baitakoak, baina baita ekimen honekin bat egin nahi izan duten beste batzuk ere.

Programa hau bat dator EZAEren helburuekin, hau da, kultura zinematografikoa sustatzea, komunikatzea eta zabaltzea. Eta, aldi berean, kanpainak euskal zinema-aretoak leku erabat seguruak direla eta osasun-eskakizun guztiak zehatz-mehatz betetzen direla dioen mezua indartzeko balioko du.

Hau da estreinaldien zerrenda orokorra, nahiz eta zine batzuek salbuespenez egutegian aldaketaren bat egin dezaketen, zine bakoitzaren programazioan egin beharreko egokitzapenak tarteko. Hori dela eta, zinema bakoitzean karteldegia kontsultatzea gomendatzen zaie ikusleei, emanaldien data eta ordutegia jakiteko.

Igande honetan, azaroak 7, 'Elfkinak' filmaren proiekzioak:

  • Cines Príncipe – Donostia  (12:00h)
  • Golem Alhóndiga- Bilbo (12:00h)
  • Multicines 7 - Bilbo (12:00h)
  • Getxo Zinemak - Getxo (12:00h)
  • Zugaza Zinema - Durango (12:00h)
  • Nestor Basterretxea Aretoa - Bermeo (Larunbatean eta igandean, 17:00h)
  • Meatzari Zinema - Muskiz (17:00h)
  • Bastero Kulturgunea - Andoain (12:00h)
  • Gurea Zinema - Villabona (Larunbata, 17:00h)
  • Areria Zinema - Lazkao (12:00h)
  • Zelai Arizti Zinema - Zumarraga (12:00h)
  • Usurbe Antzokia - Beasain (12:00h)
  • Modelo Aretoa - Zarautz (12:00h)
  • Niessen - Errenteria (12:00h)
  • Gorbeia – Gasteiz (12:00h)
  • Cines Florida - Gasteiz (12:00h)

Igande honetan, azaroak 7, 'Tom eta Jerry' filmaren proiekzioak:

  • Antiguo Berri – Donostia (12:00h)
  • Olalde Aretoa – Mungia (12:00h)