EZAEk zinemazeleek eskertuko duten egitasmoa jarri du martxan uztailan eta abuztuan: #Zinequiz. Facebooken eta Twitterren zinemaren inguruko galderak eta erronkak proposatuko ditu elkarteak jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz eskuratu ditzaten.
Hirugarren urtez burutuko den #Zinequiz kanpainaren helburua da euskal eta europar zinemaren kontsumoa bultzatzea EZAEko aretoetan, baita elkarteak sare sozialetan dituen zaleen leialtasuna saritzea ere.
Adi gure sare sozialei eta animatu parte hartzera!