Sarrerak erosi
Bilatu zure zinema
Gipuzkoa
Bizkaia
Álava

EZAEk ’Zinema pantaila handian’ lelodun kanpaina abiarazi du, jendea zinemaz pantaila handian gozatzera animatzeko. Ekimenak lau ardatz nagusi ditu: pelikulak pantaila handian ikusteak dituen abantailak azpimarratzea, EZAEren zinema guztietan ezarriko den protokolo zorrotza azaltzea, Internet bidezko erosketak deskontu bitartez sustatzea eta euskal filmei laguntzea, Euskadiko zinemagintzaren balio-kate osoari babesa emanez.
Hainbat ekintzaren bidez, zinearekin duten “hitzordua” gogoraraziko zaie zaleei, pantaila handia baita pelikulez gozatzeko modurik onena. Ikusleak erakartzeko, kanpainak euro bateko zuzeneko deskontua dakar Internet bidez erositako sarrera guztietan, ikuslearen egunean izan ezik. Horrela, sarrerak modu seguruan erostea sustatu nahi dute EZAEren aretoetan.
Zinema-areto guztietan aplikagarriak diren segurtasun protokoloak betez, EZAEk konplitu behar diren neurrien berri emango die ikusleei. Bereziki gomendagarria da sarrerak Internet bidez erostea edo, bestela, txartelarekin ordaintzea, adibidez. Era berean, aretoetan ezarritako kartelen eta proiektatutako bideoen bidez, aretoko langileen jarraibideei eta sarreretako, irteeretako eta joan-etorri guztietako seinaleei jarraitzeko eskatuko zaie ikusleei.
Halaber, segurtasun distantzia mantentzeaz ere ohartaraziko zaie, bizikideen kasuan izan ezik, eta hura mantentzea ezinezkoa denean maskarillaren erabilera derrigorrezkoa dela jakinaraziko zaie.
EZAE elkarteko zinema-aretoetako saio guztiek ordutegien mailakatzea eta saioen arteko bereizketa izango dute, garbiketa eta desinfekzio lanak burutzeko. Hain zuzen ere, lan horiek errazteko, ikusleei ahalegin berezia eskatzen zaie aretoa garbi mantentzeko, hondakin guztiak bildu eta paperontzietan utziz.