‘Smallfoot’ animaziozko pelikularen munduko aurrestreinaldia Donostiako Principen burutuko da
Donostiako haurrak izango dira 'Smallfoot' animaziozko pelikula pantaila handian ikusiko duten munduko lehen haurrak. Eta euskaraz egingo dute gainera, Zineuskadik sustatutako eta EZAE elkartearen eta EiTB-ren laguntza duen 'Zinema Euskaraz' programari esker. Pelikularen aurrestreinaldia datorren igandean burutuko da, goizeko 12:00etan Donostiako Principe zinema-aretoan, eta Zinemaldiaren programazioaren baitan. Proiekzioan egoteko aukera izango duten gurasoek eta umeek sorpresa ugari
19 Ira 2018
Donostiako haurrak izango dira 'Smallfoot' animaziozko pelikula pantaila handian ikusiko duten munduko lehen haurrak. Eta euskaraz egingo dute gainera, Zineuskadik sustatutako eta EZAE elkartearen eta EiTB-ren laguntza duen 'Zinema Euskaraz' programari esker.
Pelikularen aurrestreinaldia datorren igandean burutuko da, goizeko 12:00etan Donostiako Principe zinema-aretoan, eta Zinemaldiaren programazioaren baitan.
Proiekzioan egoteko aukera izango duten gurasoek eta umeek sorpresa ugari biziko dituzte. Aurrestreinaldira joateko doako gonbidapenak bi modutan eskuratu daitezke: Hiru3 komunitateko bazkideek zozketa honetan parte hartu ahal izango dute eta SADE Txiki klubeko haurrek bi gonbidapen eskatu beharko dituzte.