‘Tximinoen Erresuma’ animaziozko film frantziarra euskaraz ikusteko aukera izango dute txikienek

Jamel Debbouze komikoaren azken lanak Edouard tximino erregearen seme nagusiaren istorioa kontatzen du. Jaiotzean ahulegia izateagatik baztertua izan zen filmaren protagonista, baina bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du, eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du. Bilboko Multicines, Iruñeko Golem, Gasteizko Florida eta Donostiako Antiguo Berri aretoetara

3 Eka 2016

Jamel Debbouze komikoaren azken lanak Edouard tximino erregearen seme nagusiaren istorioa kontatzen du. Jaiotzean ahulegia izateagatik baztertua izan zen filmaren protagonista, baina bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du, eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.

Bilboko Multicines, Iruñeko Golem, Gasteizko Florida eta Donostiako Antiguo Berri aretoetara iritsiko da estreinaldia Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz ekimenari esker. Ekimenak euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatzea du helburu. 

Informazio gehiago Zineuskadiko web orrian.