Zabalik dago Zineuskadi elkartearen 2016ko laguntza deialdia

Deialdi honen helburua 2016ko ekitaldian fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sorkuntzazko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako diru laguntzak ematea da. Euskal Autonomia Erkidegoko areto komertzialetan 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutako lanak izango dira hautagai eta ikus-entzunezko ekoizpen-etxe independente gisa inskribatuta egon beharko dute. Laguntzaren zenbatekoa, gehienez, 150.000€-koa izango da, eta zenbateko osoaren % 30 euskaraz filmatutako ekoizpenenen artean

14 Api 2016

Deialdi honen helburua 2016ko ekitaldian fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sorkuntzazko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako diru laguntzak ematea da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko areto komertzialetan 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutako lanak izango dira hautagai eta ikus-entzunezko ekoizpen-etxe independente gisa inskribatuta egon beharko dute.
  • Laguntzaren zenbatekoa, gehienez, 150.000€-koa izango da, eta zenbateko osoaren % 30 euskaraz filmatutako ekoizpenenen artean banatuko dute.
  • Eskaerak bidaltzeko epea maiatzaren 6an amaituko da. 

Oinarriak eta eskaera orriak Zineuskadiren web orrian aurki daitezke.