#Zinequiz abian da, euskal eta europar zinema sustatzeko ekimena

EZAEk zinemazeleek eskertuko duten egitasmo berria jarri du martxan. Euskadiko zinema aretoen elkarteak Facebooken eta Twitterren zozketak eta erronkak burutuko ditu jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz eskuratu ditzaten (Facebooken bi sarrera eta Twitterren beste bi) ekaina, uztaila eta abuztua bitartean.  Bigarren urtez egingo den #Zinequiz kanpainaren helburua da euskal eta europar zinemaren kontsumoa bultzatzea EZAEko aretoetan,

29 Mai 2017

EZAEk zinemazeleek eskertuko duten egitasmo berria jarri du martxan. Euskadiko zinema aretoen elkarteak Facebooken eta Twitterren zozketak eta erronkak burutuko ditu jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz eskuratu ditzaten (Facebooken bi sarrera eta Twitterren beste bi) ekaina, uztaila eta abuztua bitartean. 

Bigarren urtez egingo den #Zinequiz kanpainaren helburua da euskal eta europar zinemaren kontsumoa bultzatzea EZAEko aretoetan, baita elkarteak sare sozialetan dituen zaleen leialtasuna saritzea ere.