Zineuskadik eta Zinemaldiak euskal zinema nazioartean hedatzen lagunduko dute

Zineuskadik eta Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadi programarekin elkarlanean, nazioartean hedatzeko asmoa duten proiektuei bideratutako aholkularitza antolatu dute.  Ekimen hori euskal proiektuen internazionalizaziora eta Europako finantzazio lortzera zuzenda dago. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordetzak ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko burutzen dituen politiken barne dago egitasmoa, prentsa-ohar batean jakinarazi dutenez.  Gainera, aditzera eman dute programan parte hartzeko aukeratutako proiektuek -gehienez sei- aholkularitza profesional pertsonalizatua jasoko

6 Mai 2016

Zineuskadik eta ZinemaldiakEuropa Creativa Media Euskadi programarekin elkarlanean, nazioartean hedatzeko asmoa duten proiektuei bideratutako aholkularitza antolatu dute. 

Ekimen hori euskal proiektuen internazionalizaziora eta Europako finantzazio lortzera zuzenda dago. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordetzak ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko burutzen dituen politiken barne dago egitasmoa, prentsa-ohar batean jakinarazi dutenez. 

Gainera, aditzera eman dute programan parte hartzeko aukeratutako proiektuek -gehienez sei- aholkularitza profesional pertsonalizatua jasoko dutela, nazioartean bazkideak eta finantzaketa lortze aldera.

Horrez gain, V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, Donostiako Zinemaldian, parte hartzeko aukera izango dute.

Programan izena-emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. 

Iturria: Diariovasco.com