Zineuskadik fikzio, animazio eta dokumentalen sustapenera eta publizitatera bideratutako laguntza-deialdia zabaldu du
Ikus-entzunezko ekoiztetxe independienteei zuzendutako diru-laguntza honek 150.000 euro banatuko ditu guztira, 2016 urtean zehar estreinatutako film luzeen sustapen eta publizitate gastuak finantzatzen laguntzeko. Deialdia maiatzaren 5ean itxiko da eta, balorazio-irizpideen artean, ondorengoak hartuko dira kontuan: lanaren kalitatea eta interesa, lortutako eragin komertziala, sustapenean eta publizitatean egindako ahalegina, jatorrizko bertsioa euskaraz filmatu izana eta enpresa- eta
10 Api 2017
Ikus-entzunezko ekoiztetxe independienteei zuzendutako diru-laguntza honek 150.000 euro banatuko ditu guztira, 2016 urtean zehar estreinatutako film luzeen sustapen eta publizitate gastuak finantzatzen laguntzeko.
Deialdia maiatzaren 5ean itxiko da eta, balorazio-irizpideen artean, ondorengoak hartuko dira kontuan: lanaren kalitatea eta interesa, lortutako eragin komertziala, sustapenean eta publizitatean egindako ahalegina, jatorrizko bertsioa euskaraz filmatu izana eta enpresa- eta giza-baliabideak.
Zineuskadiko web gunean kontsulta daitezke oinarriak eta bete daiteke eskaera.