Zugaza zinema aretoak haurrentzako ikus-entzunezko programa eskainiko du Durangoko Azokan

Asteartetik aurrera, Irudienea gunea Zinema Euskaraz programako filmez jantziko da. Adin ezberdinetako haur eta gazteak euskarazko zinemaren inguruan elkartzeko asmoz, hiru pelikula proiektatuko dira abenduaren 6an, 7an eta 8an: Zipi eta Zape; Laban, mamu txikia eta Printze txikia. Abenduaren 7an, marrazki bizidunak nola egiten diren eta filmak nola bikoizten diren ikasteko aukera izango dute hiru ikasle taldek. Gazteek

1 Abe 2017

Asteartetik aurrera, Irudienea gunea Zinema Euskaraz programako filmez jantziko da. Adin ezberdinetako haur eta gazteak euskarazko zinemaren inguruan elkartzeko asmoz, hiru pelikula proiektatuko dira abenduaren 6an, 7an eta 8an: Zipi eta Zape; Laban, mamu txikia eta Printze txikia.

Abenduaren 7an, marrazki bizidunak nola egiten diren eta filmak nola bikoizten diren ikasteko aukera izango dute hiru ikasle taldek. Gazteek ikus-entzunezkoetan erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea eskaintzen dute tailer hauek. Pasa den edizioetako arrakasta handia ikusita, aurten ere parte hartze handia espero da.

Film eta tailerren programa osoa: 

•    Abenduak 6, asteazkena, 15:30: Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla 
•    Abenduak 7, osteguna, 10:00 -14:30: Marrazki bizidunen tailerra (Hiru txanda) / 16:30 – 20:00: Bikoizketa tailerra (Bi txanda) 
•    Abenduak 9, larunbata, 15:30: Laban, mamu txikia. A ze beldurra! 
•    Abenduak 10, igandea, 15:30: Printze Txikia