Euskal estreinaldiei esker, ikusle kopuruak gora egin du 2023an

2023 urtearen hasieran euskal filmek izan duten diru-bilketa aztertuta, aurten ikusleak zinema aretoetara itzuli direla ondoriozta daiteke. 

2023 urtearen hasieran euskal filmek izan duten diru-bilketa aztertuta, aurten ikusleak zinema aretoetara itzuli direla ondoriozta daiteke. 

Urtarrilaren 1etik apirilaren 30era, Euskadiko ikusleak % 50 hazi dira 2022ko aldi berarekin alderatuz. Bizkaian eta Araban % 44 hazi dira, eta Gipuzkoan, berriz, % 62.

Hazkunde hori, besteak beste, ‘Irati’ eta ‘20.000 erle espezie' euskal ekoizpenen arrakastari zor zaio, eta baita beste film batzuei ere, hala nola ‘Las buenas compañías’, ‘Gelditasuna Ekaitzean' eta ‘A los libros y las mujeres canto' lanei.

Izan ere, ‘Irati’ urte hasiera honetako hirugarren film ikusiena da Euskadin, 90.000 ikuslerekin, ‘Avatar: El Sentido del Agua' eta ‘Super Mario Bros. La película’ filmen atzetik bakarrik. '20.000 erle espezie' zazpigarren tokian dago eta oraindik ere zinema-aretoetan ikusgai dago.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara