Getxo Zinemak ixtearen aurka

EZAE, euskal zinema-aretoen elkartea, ikus-entzunezkoen sektoreko beste eragile batzuekin batera, oso kezkatuta dago Getxoko zinemen etorkizunari buruz agertu diren albisteen aurrean. Izan ere, Getxoko Kirol Portuko enpresa esleipendun berriak 2025erako zazpi aretoak ixteko asmoa duela adierazi du. Mehatxu hori egi bihurtuz gero, inguruko kultur jarduerari kalte handia egingo liokeela uste dugu, areto horietara milaka pertsona joaten baitira zinemaz pantaila handian gozatzera.

Getxo Zinemak egun arte erakutsi du kaudimen ekonomiko eta bideragarritasun irizpideak betetzen dituela, baita pandemiaren urte gogorren ondoren ere. Gaur egun, gainera, hazten ari da: 2023. urtean ikusle kopuruak eta diru-bilketak gora egin du.

Adierazpen honen sinatzaileok azpimarratu nahi dugu, halaber, aretoen itxierak kalte handia eragingo lukeela, ez bakarrik kulturan, baizik eta baita gizarte mailan ere, gune horretan gizarte-harreman ugari eta lagun zein senide arteko topaketak gauzatzen baitira. Hori guztia galdu egingo litzateke berandu baino lehen erremediorik jartzen ez bada.

Donostia Zinemaldiko Donostia Saria jaso berri duen Víctor Ericek adierazi duenez, zinemak lehen "herritarrak elkartzen zituen, elkarren arteko esperientzia zen... Garapen teknologikoaren ondorioz, pelikulak etxean, pribatuki, ikustera pasatu gara, eta ez da gauza bera... Eta zinemaren ekonomia eta garapen teknologikoa kontrolatzen duten indarrek bultzatu nahi gaituzte denok gure txokoan geratzera, gure tresna teknologikoekin". Haren hitzekin erabat ados gaude.

Horregatik guztiagatik, administrazio publikoei eta tartean dauden estamentu guztiei eskatzen diegu itxiera hori saihesteko, pertsona asko zinemarik gabe geratu ez daitezen.

Sinatzaileak:
EZAE Euskadiko zinema-aretoen elkartea
EPE-APV, Ibaia eta Apika ekoizle-elkarteak
Euskal Gidoigileen Elkartea
HEMEN ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakume profesionalen elkartea
NAECE Espainiako Zinema Erakusleen Elkarte Berria
AEDAVA, Andaluziako ikus-entzunezkoen banaketako enpresen elkartea
Andaluziako Zinemak, erakusleen elkarte andaluziarra

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara