Trueba zinema aretoak Dock of the Bay jaialdiaren dokumentalak proiektatuko ditu aste honetan

Donostiako musika dokumentalen jaialdia urtarrilaren 6tik 13ra burutuko da. Astelehenetik ostiralera, Trueba zinema aretoak jaialdiaren 12 dokumental eskainiko ditu

Dock of the Bay, Donostiako musika dokumentalen jaialdia, Trueba zinema aretoan izango da ikusgai aurtengoan ere. Pasa den larunbatean hasi zen jaialdia, Tony Palmer dokumental zuzendariari Antzoki Zaharrean eskainitako atzerabegirakoarekin.

Astelehenetik ostiralera, Trueba donostiar aretoak musika-genero anitzak lantzen dituzten nazioarteko hamabi dokumental aurkeztuko ditu: 'La chana' flamenko-dantzariari buruzko filma, 90eko hamarkadako frantziar musika elektronikoari buruzko 'French touch' eta Cancer Moon euskal rock musika taldearen inguruko 'Atrapados por la serpiente', besteak beste. Larunbatean amaituko da jaialdia Antzoki Zaharrean Charlie Parker, Eric Clapton eta Iggy Pop musikariei buruzko dokumentalekin.  

Informazioa gehiago Dock of the Bay jaialdiaren webgunean.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara