Gobernu zentralak aurreikusitako zinema-aretoen berrirekitze planak ziurgabetasuna dakarrela dio EZAEk

Gobernu zentralak aurreikusitako zinema-aretoen berrirekitze planak ziurgabetasuna dakarrela dio EZAEk; izan ere, irekiera maiatzaren bukaeran ezartzea goizegi dela uste du, eta zinemagintza-sektorearen errealitatearekin bat ez datorrela dio

Gobernu zentralak aurreikusitako zinema-aretoen berrirekitze planak ziurgabetasuna dakarrela dio EZAEk; izan ere, irekiera maiatzaren bukaeran ezartzea goizegi dela uste du, eta zinemagintza-sektorearen errealitatearekin bat ez datorrela dio. Zehazki, aretoak deseskaladaren bigarren fasean irekitzeak zaitasun izugarriak dakartzala adierazi du, kontuan izanik %30era mugatuko dela aretoen edukiera eta, hortaz, errentagarritasuna lortzea ezinezkotzat jotzen dutela.   

Zine-aretoak Estatuko banatzaileen eta ekoizleen egutegiaren menpe daude eta, beraz, EZAEren ustez, ezinbestekoa da probintzia guztietako aretoak irekitzera arte itxarotea, deseskalatzearen hirugarren fasearekin batera %50eko edukiera aurreikusita baitago. Estreinaldiak ez direnez gertatutako Espainiako zinema gehienak zabaldu arte, beharrezkoa da, EZAEren esanetan, probintzia guztietako aretoak fase berean egon arte itxarotea, zentzugabekeria eta hondamen ekonomikoa izango bailitzateke zinemak estreinaldirik gabe irekitzea.

Bestalde, EZAEk aditzera eman du oso garrantzitsua dela enpresen itxiera eta lanpostuen galera ekidingo duen esparru ekonomikoa bermatzea. Konkretuki, aretoen edukiera-mugak ezabatu  arte, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak baldintza beretan mantentzea eskatzen dute. Izan ere, ez zaie bideragarria iruditzen zinemen diru-sarrerak mugatzearekin batera gastuen osotasuna mantentzera behartzea. Gainera, araudi berriak eskatutako espazioen egokitzapenak dakarren inbertsioa ere kontuan izan behar da. Horrez gain, sarreren salmentari aplikatutako BEZa (%4) murriztea eskatzen du, egoerak sektorean eragindako galerak arintzen laguntzeko eta kultur sektoreak aspalditik egindako aldarrikapenari indarra emateko.

Zentzu horretan, bete beharreko neurri sanitarioak aurrerapen nahikoarekin ezagutu ahal izatea aldarrikatu du Euskadiko zine-aretoen elkarteak, gastu garrantzitsuak planifikatu beharko baitituzte, baita prestakuntza-planak gauzatu eta egokitzapenen ezarpen-egutegia antolatu ere. Horrez gain, neurri orekatu eta koherenteak izan beharko luketela nabarmendu dute, ikusleek pantaila handiko esperientziaz gozatu ahal izateko.

Protokolo sanitarioak eta edukieraren mugaketa 

Osasun-agintariek ezarritako protokoloak zine-aretoetan ezartzeko konpromisoa adierazi du EZAEk, neurri higienikoak eta edukieraren mugatzea kontuan hartuz, langileen zein ikusleen segurtasuna bermatze aldera. Azkenik, kanpaina instituzionalak babestuko dituela adierazi du, jendea zine-aretoetara bueltatzera animatzeko eta zinemaren balio sozial eta kulturala azpimarratzeko helburuarekin.

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara