Euskal eta europar zinema sustatzeko bueltatu da ‘Bidaiariak, zinemara’ kanpaina

‘Bidaiariak, zinemara’ kanpainaren zortzigarren edizioa azaroaren 17an hasiko da publikoa zire-aretoetara erakartzeko asmoarekin, prezio bereziak eskainiz. EZAEren eta Zineuskadiren arteko hitzarmenak sarrera bakoitzeko bi euroko deskontu zuzena dakar ikusleentzat. Euskadiko zinema-aretoen elkarteak astero film bat edo bi aukeratuko ditu deskontuaz baliatzeko, batez ere euskal zinemari eta euskarazko zinemari lehentasuna emanez, baina baita film europarrei ere. 

‘Bidaiariak, zinemara’ kanpainaren zortzigarren edizioa azaroaren 17an hasiko da publikoa zire-aretoetara erakartzeko asmoarekin, prezio bereziak eskainiz. EZAEren eta Zineuskadiren arteko hitzarmenak sarrera bakoitzeko bi euroko deskontu zuzena dakar ikusleentzat. Euskadiko zinema-aretoen elkarteak astero film bat edo bi aukeratuko ditu deskontuaz baliatzeko, batez ere euskal zinemari eta euskarazko zinemari lehentasuna emanez, baina baita film europarrei ere. 

Kanpainarekin bat egin duten zinemek automatikoki aplikatuko dituzte deskontuak leihatilan erositako sarreretan, eta zenbaitek online egindako erosketetan ere eskainiko dute beherapena. Kanpaina bihar hasiko da, euskal estreinaldi arrakastatsuenetako bat datorrela aprobetxatuz. Hain zuzen, ‘La ermita’, Carlota Pereda zuzendariaren (‘Cerdita’) bigarren film luzea, ikusgai izango da euskal zine-aretoetan bihartik aurrera. Belen Rueda eta euskal aktore talde bat protagonista ditu filmak, besteak beste, Maia Zaitegi hasiberria eta Loreto Mauleon, Josean Bengoetxea, Jon Olivares, Nagore Aranburu eta Elena Irureta beteranoak. Euskal Herrian filmatu dute Filmaxen eta Bixagu Entertainment enpresa gipuzkoarraren arteko ekoizpen hau.

‘Bidaiariak, zinemara’ kanpainak ospe handia lortu du urteetan zehar; izan ere, gero eta ikusle gehiago dira promozioan dagoen filmerako sarrerak zuzenean eskatzen dituztenak. 2015ean abiatu zenetik, 167.000 ikuslek jaso dute deskontu zuzena, eta 80 film baino gehiagok izan dute laguntza.


EZAEko zazpi bazkidek (18 zinema eta 77 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin: Donostiako SADE taldeko hiru zinemek: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto enpresako sei zinemek: Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizko Meatzari Aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea, Mungiako Olalde Aretoa eta Urduliz; Golem Alhóndiga; Bilboko Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida Zinemak; Errenteriako Niessen Zinemak; eta Hirutek enpresako zinemek: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti aretoa, Villabonako Gurea aretoa eta Lazkaoko Areria zinema.


Hauek dira hurrengo asteetan promozioan egongo diren filmak.

- Azaroak 17: 'La Ermita'
- Azaroak 24: 'Teresa' edo 'El amor de Andrea'
- Abenduak 1: 'Ocho apellidos marroquís'
- Abenduak 6: 'Anatomía de una caída'
- Abenduak 15: 'Los buenos profesores'
- Abenduak 22: 'A fuego lento'
- Abenduak 29: 'Fallen Leaves'
- Urtarrilak 5: 'Yo capitán'
- Urtarrilak 12: 'Valle de sombras'
- Urtarrilak 19: 'El correo'
​- Urtarrilak 26: 'Los tres mosqueteros: Milady'
- Otsailak 2: 'La tierra prometida'

Bidaiariak zinera EZAE

2015eko gazteriaren sariaren babesleak gara