EZAE Euskadiko zinema areto pribatu gehienak batzeko eta haien ordezkari izateko gaitasuna duen elkarte bihurtzea.
Kultur arloan, EZAE elkarteko kide diren zinema areto pribatuek eginiko lana nabarmentzea. Administrazio publiko eta instituzio pribatuen aurrean ere, industria eta kultur sareetan sektore honek duen garrantzia agerian uztea.
EZAE zinema areto pribatuen kolektiboaren lehen ordezkari bihurtzea administrazio eta instituzioei begira.
Zinema kulturaren eta bazkideen jardueren sustapena, komunikazioa eta hedapena.
Zinema areto pribatuen egungo kultur guneak iraunarazi eta dinamizatzea.
Bazkideen jarduerak eta ekipamenduak Euskadiko kultur sarean integratzea.
Hedapenerako bateratuak eta komunak diren lan eta mekanismo sareak sortuzea.
Ertainak eta txikiak diren zinema areto pribatuei zuzenduriko babes berezia lortzea.
Bazkideen eta beste hainbat eragileren artean akordioak sustatzea.
Komenigarria denean, hedabideekin eta argitalpen espezializatuekin harremanetan jartzea EZAEren jardueren, helburuen eta asmoen hedapenerako.
Bazkideak moralki eta juridikoki babestea.
Zine areto pribatuen ikuspegi kolektiboa hobetu eta sustatzea, instituzio publikoekin alderatu ahal izateko.
Zinema-kultura bultzatzea, baita, bide batez, kultura orokorra ere, alderdi eta aldaera guztiak kontuan harturik.
Zineari buruzko ezagutza zabaldu eta adierazpenerako eta parte hartzeko elementu gisa hedatzea, pertsonen gizarteratzea erraztu asmoz.
Zinea eta beste kultur adierazpen batzuk ezagutzera emateko guneak sortu, garatu eta hedatzea, gizartean tolerantzia, integrazioa eta kohesioa bultzatzeko.
Kultura, oro har, hedatzea; bereziki, zinea.
Zinearen eta, oro har, artearen ikerkuntza, kontserbazioa eta sustapena.
Zinearen kultura sustatu eta sortzen jarraitzea; eta sorkuntza horren bidez, pentsaera plurala duen publiko kontzienteagoa hezten laguntzea.
Artearekiko lotura bultzatzea; zinemak aisialdirako gune izateaz gain, balioak, kulturak, ohiturak eta mugak zabaltzeko plataforma gisa ere sustatuz.
Zinean erabilitako teknika guztien ahalik eta hedapen zabalena lortzea eta egungo baliabideen erabilera sustatzea.
Zinema-arteen hedapena sustatzea, gure lurraldean lan egiten duten beste entitate batzuekin lan eginez, bai publikoak bai pribatuak.