Bidaiariak, zinemara!

Bidaiariak, zinemara! Eserlekua hartu eta bidaia zirraragarri batez gozatu euskal eta europar zinema onenarekin. Kanpaina honi esker, 2 euroko deskontua izango dugu hautatutako filmetan, sarrera lehiatilan erosita.

Hauek dira hurrengo asteetan promozioan egongo diren filmak. Zerrenda estreinaldien egutegiaren arabera eguneratuko dugu (Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu zure zinemaren karteldegia)

- Azaroak 8 - 2024: 'Marco'
- Azaroak 15: 'Azken erromantikoak'
- Azaroak 22: Las chicas de la estación
- Azaroak 29: Por donde pasa el silencio
- Abenduak 5: Emilia Pérez
- Abenduak 13: ¿Es el enemigo? La película de Gila
- Abenduak 24: Parthenope
- Abenduak 31 : Queer
- Urtarrilak 10 - 2025: Desmontando un elefante
- Urtarrilak 17: La semilla de la higuera sagrada
- Urtarrilak 24: Itoiz udako sesioak
- Urtarrilak 31: Septiembre 5
- Otsailak 6: La red fantasma
- Otsailak 14: La tutoría
- Otsailak 21: Daniela Forever
- Otsailak 28: El secreto del Orfebre
- Martxoak 7: Esto no es Hollywood
- Martxoak 14: Wolfgang
- Martxoak 21: Los aitas
- Martxoak 28: Tierra de nadie
- Apirilak 4: La huella del mal



EZAEko zazpi bazkidek (18 zinema eta 77 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin: Donostiako SADE taldeko hiru zinemek: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto enpresako sei zinemek: Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizko Meatzari Aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea, Mungiako Olalde Aretoa eta Urduliz; Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida Zinemak; Errenteriako Niessen Zinemak; eta Hirutek enpresako zinemek: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti aretoa, Villabonako Gurea aretoa eta Lazkaoko Areria zinema.

Aprobetxatu kanpaina eta gozatu zinema pantaila handian!