Loreak filmak I. EZAE Saria jasoko du euskal zinema-indusdriari egindako ekarpenagatik
Sari-banaketa ekitaldian EZAE eta ZINEUSKADI entitateen arteko lankidetzaren berri ere emango da
Loreak pelikulak bihar, iralak 23, lehenengo EZAE saria jasoko du, euskal zinema-indusdriari egindako ekarpenagatik. Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak (EZAE) filmak izandako arrakasta eta izan dituen kritika hartu ditu kontuan. Hori gutxi balitz, Oscar Sarietan hautagai ere izango da; eta ikus-entzunezko sektorean eragin oso baikorra izan du.
Horrez gain, EZAE eta ZINEUSKADI Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoa gauzatzen ari diren lankidetzaren berri ere emango da. Bertaratuko direnen artean, José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Alfonso Benegas eta Coro Odriozola, EZAEko ordezkariak eta Loreak filmaren hainbat ordezkari.
Ekitaldia bihar izango da, irailak 23, Donostiako Kursaaleko Prentsa Klub aretoan, 17.00etan.